XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Goi xamar dago.
Ordekarik gutxi dago an; dana aldapa.
Bean, erreka-zuloa; errekari,
Onek Azpeitia ta Errezil`ko muga egiten du.
Aita, Jose Manuel, karlistentzat arma pasatzen jardun izan zan.
Arrapatu ta Donostia`ra eraman zuten liberalak.
Iru, edo lau lagun omen ziran.
Aurrena, besteai asi zitzaizkien galdeerak egiten.
Onela erantzun zuten: Guk eztakigu ezer; aundi orrek dakizki kontu guziak!.
Iturzaeta`ren morroiak zirala esan nai zuten.
Onek ala pentsatu zuan orduan bere artean: - Emen eztago gauza onik oiekin!.
Neskameak, bazkariarekin edo zerbaitekin etorri ta atea ondo itxi gabe zirrikituarekin utzia zuan.
Orduan, ixil-ixilik, kanpora iges egin zuan Iturzaeta`k.
Baita, nolabait ere, Usurbil`ko Irisasi mendiraño iritxi ere.
Emen sasi-zulo batean izkutatu zan.
An zala, zaldizko bat andik barrena igaro zan.
Gero, gauez, Frantzia`ra pasa zan Iturzaeta.
Sei illabete, egin zituan emen,